XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nahaste oiek, denborarekin, pixkanaka-pixkanaka, bata bestearen gañean pillotuta, estrato asko moldatu zituzten, malla-xerrenda asko....

Estrato ta xerrenda oiek aztertzea naikoa da, len esandako gauza oiek guztiak azaltzeko gure begien aurrean.

Gauza bakoitzaren edade ta aroa, gauzak alkarren artean dituzten zer-ikusi ta artu-emanak, estrato edo xerrenda oien bidez ezagutzen ditugu, bata bestearen gañean egin ziralako eta orrela agertzen diralako....

Azpian dagoena beti izango da gañekoa baño zaharrago....

Aspaldiko errien berri, gora-beera, zahartasun edo gaztetasuna, estrato oien bitartez ezagutzen ditugu....

Yakintza oneri Prehistoria edo Histori-aurrea esan oi zaio.

Histori-aroko berriak beste era batera lortu izan ditu gizonak.

Nola?.

Paperetan edo arrietan idatzita ta eskribituta, batez ere.

Baña, Prehistoriako berriak ez daude idatzita iñun, gaurko eguneko idazteko moduan, beintzat.

Ala ere, beure berri ba`dakigu Arkeologiako bideetan zear ibilli ezkero....